Gure ardoak

medalla-2012Cándido Besa Bihotzekoa

(14,5% Vol.) Beratze karbonikoa | Bordeauxeko 2012ko Challenge International du Vinen Zillarrezko Domina

Elaborazioa: Ardo hau ardoaren bihotza da, hau da, mahats alea osorik eta hartzidura alkoholikoa eta beratze karbonikoa eman ondoren mahats horretatik ateratzen den ardoa, oinekin zanpatu eta gero.

Barietateak: Tempranillo 90% eta Viura 10%.

Dastaketa fitxa: Pikota gerezi kolore intentso eta disdiratsua eta ertz bioleta berezia
Sudurrean basoko fruitu usain sakonak : masusta, mugurdia eta ahabiak, bukaeran erregaliza agertzen da eta esnekien ikutua.
Ahoan sarrera atsegina, leuna, fruituen bizitasuna nabarmentzen delarik
Iraunkorra, usaintsua, bukaera garbikoa eta atsegina.


Cándido Besa Urtekoa

(13,5% Vol.) Ardo gaztea.
Beratze karbonikoa

Barietateak:  Tempranillo 90% eta Viura 10%.

Dastaketa fitxa: pikota gerezi kolore bikaina eta ertz bioleta berezia. Sudurrean fruitu gorri helduak gogorarazten dizkigu : marrubia, mugurdia eta andere mahatsa erregalizaren ukituarekin. Ahoan atsegina, txinparta agerian eta fruta-gustu nabarmena. Iraunkorra, atsegina, atzeko-gustuak fruitua eta erregaliza gogorarazten dizkigularik.


Cándido Besa Zuria

(12,5% Vol.)
Ardo zuri ekologikoa

Barietateak: Viura %100 Ekologikoan zaindutako mahatsak dira.

Dastatze fitxa: Hori kolorea ertz berdexkarekin. Sudurrean fruitu eta lore usain intentsua eta ahoan oso sarrera leuna, freskoa, garraztasun puntua duelarik eta bizitasun sentsazio nabarmena.


medalla-2011Cándido Besa Kuttuna

(15% Vol.) | Bordeauxeko 2011ko Challenge International du Vinen Zilarrezko Domina

Elaborazioa: Ardo hau, etxeko mahastirik zaharrenetan aukeratutako Tempranillo mahats hoberenen bihotzetik aterea da. Beratze karbonikoaren bitartez egina, hamabi hilabetez ondu da upeletan, hartzidura alkoholikoaren azkena eta hartzidura malolaktikoa eginez bertan.

Dastatze fitxa: Kolore gorri pikota bizikoa, ertza bioleta. Basoko fruituen usain sarkorra erregalizaren ukitu arinarekin eta egur usaina egoki agertzen du. Ahoan borobila eta orekatua.


estrella-de-plataCándido Besa Ekologikoa Urtekoa

(13,5% Vol.) Beratze karbonikoa. Ekologikoa

Elaborazioa: Lurra errespetuz eta ekologikoki lantzen dugu eta 2008. urtetik horrela lortutako mahatsekin ardo ekologikoa ekoizten dugu. Mahats aleak osorik daudela hartzidura alkoholikoa eta beratze karbonikoa batera ematen dira. Gero oinekin zanpatu eta negua pasa eta gero,  botilaratua. Urteko ardo freskoa, fruta usain eta zaporea, leuna eta atsegina.

Barietateak: Tempranillo 90% eta Viura 10%.

Dastatze fitxa:  Pikota kolorea (gerezi iluna) eta ertz bioleta. Sudurrean basoko fruitu usainak, masusta, magurdia, andere mahatsa, bukaeran erregaliza agertzen delarik. Ahoan leuna, afrutatua, txinparta puntu batekin, iraunkorra eta atsegina, atzeko gustuak fruta eta erregaliza ekartzen dizkigu gogora.


Ecovino-Plata-2012Cándido Besa Ekologikoa
Kupela

(14% Vol.) Beratze karbonikoa. Ekologikoa

Elaborazioa: Ardo hau,  aukeratutako Tempranillo mahats hoberen bihotzetik aterea da. Beratze karbonikoaren bitartez egina, bederatzi hilabetez ondu da upeletan, hartzidura alkoholikoaren azkena eta hartzidura malolaktikoa eginez bertan.

Baritateak: Tempranillo 90% eta Viura 10%.

Dastatze fitxa: Kolore gorri pikota bizikoa, ertza bioleta. Basoko fruituen usain sarkorra erregalizaren ukitu arinarekin eta egur usaina egoki agertzen du. Ahoan borobila eta orekatua.


Menua