Bisitak

Cándido Besa Upategia

Telf: 945 623 355 – 652 732 986 | bodegascandidobesa@telefonica.net
Villabuena de Álava-Eskuernaga. K/ Mainueta, 19

Gure upategiko ateak Arabako Errioxako ardogintza tradizionalaren sekretuak ezagutu nahi dituzten bisitarientzat zabalik daude. Txoko erosoa dugu ardoa dastatzeko edo mokadutxo bat egiteko.
Bisitatu nahi izanez gero, bete ezazu kontaktu formularioa edo deitu webgunean agertzen diren telefono zenbakietara.
Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz egiten dira.
Aukera hauek dituzue edo besteren bat nahi izanez gero zuek esango duzue.

Bisiten modalitateak hauek dira:

Bisitaldiaren prezioa: 10€/pertsoneko. Bi ardo eskainiko ditugu.
Dastatzea bisitarik gabe: 10€/pertsoneko. Hiru ardo eta pintxoa eskainiko ditugu.
Mokadutxoak eta ardoa: 15€/pertsoneko (bisitarik gabe).
— Jangela ere badugu.